Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

2022 abuztuak 15 • 22:45

Kontxako badia

30 minutu

Donostiako Su Artifizialak (Artzain Onaren Katedrala) Donostiako Su Artifizialak (Artzain Onaren Katedrala)

Martí Piroteknia (Castelló)

Martí piroteknia 1868an José Martí Usók sortutako enpresa da. Gaur egun, haren hereniloba Reyes Martí Miró (familiaren bosgarren belaunaldia) da enpresako burua. Hasieran, suziriak, trakak eta hainbat ikuskizun (hala nola dimoni eta correfoc izenekoak) fabrikatzen zituzten nagusiki. 2008. urtetik aurrera, berriz, material oro fabrikatzen hasi ziren Ondan (Castelló) dituzten instalazioetan. Bertan, kolorean espezializatu ziren, eta beren produktuen kalitatea hobetu zuten.

Hainbat aldiz hartu dute parte gure Lehiaketan. Zehazki, 2006. urtean Brontzezko Maskorra lortu zuten, eta 2008an, berriz, Zilarrezko Maskorra eta Gazte Epaimahaia Saria. Gure Lehiaketan, 2014an hartu zuten parte azken aldiz.

Beste lehiaketa batzuetan lortu dituzten sarien artean, Gasteizko lehiaketako lehen saria (2011n, 2015ean eta 2016an) eta XXIV Concurs Internacional de Focs Artificials Ciutat de Tarragona izenekoan lortutako lehen saria (2014an) azpimarratu behar dira.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...