Hizkuntzak
María Belmonte Emakume idazleen mundu bat

Topaketa María Belmonte idazlearekin. Slawka Grabowskak moderatutako hitzaldi-eztabaida.
María Belmonte Barrenetxeak (Bilbo, 1953) historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Antropologia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1995ean doktoregoa atera zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean, erlijioaren historiari buruzko tesia eginda. Itzultzaile tekniko-literario eta interprete gisa jarduten du profesionalki. Hainbat literatur aldizkaritan eta prentsa idatzian kolaboratzen du, hala nola La Vanguardia. Egile gisa, Peregrinos de la belleza. Viajeros por Italia y Grecia (2015), Los senderos del mar. Un viaje a pie (2017), En tierra de Dioniso (2021) eta El murmullo del agua, Fuentes, jardines y divinidades acuáticas (2024) argitaratu ditu, guztiak Acantilado argitaletxean. Gaur egun Alt-Penedesen (Bartzelona) bizi da.
Informazio gehiago: "Emakume idazleen mundu bat": Nathacha Appanah eta María Belmonte (albistea).