Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Dantza Dantza

mai. 18 - mai. 20 2023 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

32€ / 23€ / 15€

70 minutu

Malandain Ballet Biarritzeko dantzariak © Olivier Houeix

Uholde unibertsalaren eta Noeren arkaren mitoak dantzari zergatik ez eragin? Thierry Malandain-ek erronka beregain hartu du. Sorkuntza honekin, gizadiari omen egiten dio.

“Uholde unibertsalaren mitoaren bitartez, Noek haustura eragin zuen gizadiaren historian. Iragana laburbilduz eta geroa prestatuz, mundu berri baten sortzea irudikatzen du, aitzinekoa baino hobea. Bigarren Kreazioa, gizakien gaizkiak eta ahuleziak hondatutako lehena ezabatzeko. Bidenabar, ontzian ez ditugu abere guztiak hartuko, baizik eta gizakiak, gizadi aldakorra. Adan lurrekoa bazen, Noe, Adan berri hau, uretakoa da; eta lan hau bere irudi sinboliko eta dantzaria da.” Thierry Malandain.

Koreografia: Thierry Malandain. Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria. Dekoratua eta jantziak: Jorge Gallardo. Argiztapen diseinua: Francis Mannaert. Jantzien errealizazioa: Véronique Murat. Dekoratua eta osagarrien errealizazioa: Frédéric Vadé. Koprodukzioa: Chaillot - Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián - Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz.
Laguntzaileak: Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne - le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark – Ludwigsburg (Allemagne).

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...