Hizkuntzak
Magallanes - Elcano. La primera vuelta al mundo Timaginas Teatro
1519 eta 1522 artean, espainiar itsas armadaren bidaiarik mitikoena gertatu zen, gizateriaren historiako egitandirik garrantzitsuenetako bat: munduari lehen bira ematea. Moluketako itsas ontzidia, bost ontzik osatua, eskifaietan 250 lagun baino gehiago zituela abiatu zen Sevillatik 1519ko abuztuan, portuges bat zuela buru: Fernando Magallaes. Handik ia hiru urtera, ontzi bat baino ez zen itzuli, 18 marinelekin, gipuzkoar bat buru zutela: Juan Sebastian Elkano.
Magallanes - Elcano. La primera vuelta al mundo Armando Jerezek bertsotan idatzitako epopeia bat da, Maria Rodriguezek zuzendua eta Jesús Martín Fernández konpositorearen jatorrizko soinu-banda duena. Kultura Ministerioaren V. Mendeurrena Fundazioaren programa ofizialeko parte den aldetik hautatu dute, eta arrakasta izaten jarraitzen du uharteetan eta penintsulan egindako biran, zeinean Madril, Valladolid eta Bartzelonara iritsi baita, eta datozen hilabeteetan espedizio hura gelditutako portu askotan zehar ibiliko baita.
Kritika espezializatuak "Timaginas Teatroren lan behinena" dela esan du. Errepertorio klasikoa lantzen du konpainia horrek, eta bi hamarkada baino gehiago darama espainiar antzerkiko izenburu nagusiak eszenaratzen, bai eta bere errepertorioko libreto berriak ere, hala nola azken hau.