Hizkuntzak
El silencio de un hombre Le Samouraï, 1967
Iragandako ekitaldia
4 €
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
105 minutu

- Frantzia-Italia.
- Zuzendaritza: Jean-Pierre Melville.
- Ekoizpena: Raymond Borderie, Eugéne Lépicier / Filmel, Compagnie Industrielle et Commerciale Cinématographique (CICC), Fida Cinematografica.
- Gidoia: Jean-Pierre Melville eta Georges Pellegrin, Joan McLoad-en The Ronin eleberrian oinarriturik.
- Argazkia: Henri Decaë.
- Musika: François de Roubaix.
- Muntaketa: Monique Bonnot, Yolande Maurette.
- Aktoreak: Alain Delon, François Périer, Nathalie Delon, Caty Rosier, Michel Boisrond.
Jef Costello soldatapeko hiltzaile bat da, gaueko klub baten jabea hiltzeko kontratatua. Hermetikoa eta perfekzionista da bera, baina oraingoan gauzak ez zaizkio aurretik pentsatu bezala aterako: lekuko batek, aretoko pianistak, ikusi egin du eta, beraz, antzeman dezake nor den. Poliziak inguratuta eta lana enkargatu dioten pertsonek traizionatuta, ihes egin beharrean izango da. Melvilleren filmik ospetsuena eta seguruenik bere estiloaren arazketa eta perfekzioa lortzera eraman zuen lana.