Hizkuntzak
Las que limpian A Panadaría

Kartel bat dago logelako atearen heldulekuan zintzilik. “Mesedez, txukundu gela”. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihal eta bainugela garbi-garbiak daude. Garbitzaileak dira, turismo-sistema prekarizatzaile bat bizkarrean daramaten ikusezinak. Las que limpian obra, hoteletako pisu-zerbitzariek lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko egiten duten borroka antolatuaz mintzo da eta horien aurrean, hoteletako jabeen diru-goseaz. Pertsona batzuek ez dute inoiz komunik garbitu, eta beste batzuek hilean bostehun garbitzen dituzte.
Elisa eta Marcela-ren arrakastaren ondoren, A Panadaria-k Las que limpian ikuskizuna aurkezten du Centro Dramatico Nacional-arekin elkarlanean. Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, baita lurraldea eta pertsonen bizitzak errespetatzen dituen turismo eredu jasangarri bat berrirudikatzeko beharra ere.