Hizkuntzak
Beltxaren Lagunekin Kantari

Amara Berri Kantuz taldekideen eskutik Lagunekin Kantari emanaldiak antolatzen dira. Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkartean eskaintzen den kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.
Beltxaren izango da talde gonbidatua. Lehen zatian bere emanaldi propioa eskainiko du eta amaitzeko kantuzaleekin batera ezagunak diren hainbat kantu konpartituko dira ikusleekin batera.