Hizkuntzak
Lagunekin kantari Thierry Biscary
Musika
Dagoeneko urte asko dira Amara Berri Kantuz taldekideen eskutik Lagunekin kantari emanaldiak antolatzen direla. Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkartean eskaintzen den kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.
Aurten Thierry Biscary izango da artista gonbidatua. Lehen zatian bere emanaldi propioa eskainiko du eta amaitzeko kantuzaleekin batera ezagunak diren hainbat kantu konpartituko dira ikusleekin batera.