Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: euskara
95 minutu

La Tête d'un homme
  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Julien Duvivier.
  • Ekoizpena: Marcel Vandal, Charles Delac.
  • Gidoia: Pierre Calmann, Louis Delaprée eta Julien Duvivier, Georges Simenon-en eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Armand Thirard, Émile Pierre.
  • Musika: Jacques Dallin.
  • Muntaketa: Marthe Poncin.
  • Aktoreak: Harry Baur, Valéry Inkijinoff, Gina Manès, Alexandre Rignault, Gaston Jacquet.

Liburu-saltzaile gazte bat alargun aberats baten hilketaz akusatu dute. Frogek adierazten dutenez bera da hiltzailea eta, nahiz eta berak behin eta berriro dioen errugabea dela, errudun dela uste du mundu guztiak. Beraz, konponezina dirudi ezarri zaion heriotza-zigorra. Hala ere, Maigret komisarioak ez du hain argi ikusten, eta ikerketa bati ekingo dio, bere nagusiei aurre egitera eramango duena. Maigreten abenturen hirugarren moldaketa pantaila handira (Jean Renoir eta Jean Tarrideren ondoren). Georges Simenonek ehun bat nobela eta kontakizun eskaini zizkion Maigret komisarioari.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...