Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Musika Hamabostaldia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

10 €

La Ritirata & Josetxu Obregón Pablo F. Juarez

Tamar Lalo, flauta. Vadym Makarenko, Miriam Hontana, biolinak. Lola Fernández, biola. Daniel Oyarzabal, klabea. Josetxu Obregón, biolontxeloa eta zuzendari artistikoa.

2022an Francesco Mancini napolitarraren jaiotzaren 350. urteurrena izango da. Musikagile emankorra izan zen eta haren musika kokatu ohi da, ikuspegi estilistikotik, Alessandro Scarlattiren belaunaldiaren eta napolitar opera Europa osoan zabaldu zuten musikagileen belaunaldiaren arteko trantsizio aldian.

Festeggiando Mancini egitaraua: Francesco Mancini konpositorearen lanak.

Musikarekiko ikuspuntu guztiak izan daitezke potentzialki baliozkoak, baina erabiltzen diren instrumentuak eta horiek interpretatzeko moduak konpositoreak bere garaian bizitakoarekin bat datozenean, puzzleko piezak beren lekuan sartzen dira, nolabait, sinergia ukaezinarekin. Hortik abiatuta sortu zuen La Ritirata Josetxu Obregón biolontxelo-jotzaile bilbotarrak, interpretazio historikoan diharduen taldea, barrokoko, klasizismoko, eta lehen erromantizismoko errepertorioak berreskuratzea xede duena: biolontxeloa sortu zenetik interpretazio historikoaren eta modernoaren arteko tartea erromantizismoa amaitzean estutzen den arte.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...