Hizkuntzak
La Quinta Planta
2025 urtarrilak 21 • 19:30
Oharra
Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso behar da. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Iker Figueroa (tronboia), Xabier Arriola (tronpeta), Mar Andino (saxo altua), Rodrigo Lauroba (saxo tenorra), Mikel Legasa (pianoa), Jorge Luengo (baxu elektrikoa), Martin Irigoras (bateria), Fabian Reyes (kongak eta perkusioa)
La Quinta planta 2.0 Jazz afrokubatar eta latinoko taldea da, Iker Figueroa lekeitiarra lider duena, eta Euskal Herriko eta Estatuko musikariak hartzen ditu bere baitan.
Proiektua gradu amaierako errezitaldi batetik sortu zen, Musikenen. Harrezkero, bere errepertorioa garatzen jardun du, Iker Figueroaren konposizio originalak eta hainbat moldaketa txertatuz.
Talde eta musikari kubatarretan inspiratuta, beren musikak Jazza, erritmo afrokubatarrak eta Karibeko uharteko hainbat estilo uztartzen ditu, eta beren eraginen artean aipatzekoak dira Alain Pérez, El Comité, Havana D 'Primera, Pedrito Martínez...