Hizkuntzak
La fábula de la ardilla La Baldufa
Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten itzalpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Egun batean, ordea, bake hori aztoratu egingo da urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerarekin. Euren arteko bizikidetza ez da erraza izango. Bertan triku zaputz eta babeslea eta jakiteko eta partekatzeko gogoa duen urtxintxa aurkituko ditugu.
Alegien ezaugarrietako bat, beti ondorio moral batekin amaitzen dutela da. Beraz, zertaz hitz egiten digu urtxintxaren alegiak? Ikuskizun honekin, La Baldufak desberdintasunean eta mestizajean pentsatu, hausnartu eta sakontzea proposatzen digu. Trikua eta urtxintxa oso desberdinak dira elkarren artean, baina aukera ugari dituzte elkarrekin ikasi eta partekatzeko.