Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

38 € / 25 € / 15 €

Sasibillek José Serranoren La Dolorosa zarzuela berreskuratu du, genero lirikoko zarzuelarik nabarmenenetako bat. Ekintza Aragoin gertatzen da, komentu baten ondoan, nora iritsi baita Rafael, bere herritik ihesi, maite duen emakumea, Dolores, beste norbaitekin ezkontzekotan dela-eta. Halabeharrak hala ekarrita, Dolores ere komentu horren inguruetara iritsiko da, ihesi hura ere, seme jaioberri bat dakarrela, senargai zuen gizonak mespretxatu egin duelako. Zarzuela honetan, nabarmenak dira, besteak beste, Rafaelen Romanza, Doloresekiko duoa, eta Perico eta Nicasiaren arteko duo komikoa, bikote nagusiari kontrapuntua eginez, zarzuelan ohikoa denez.

David Baños, Marta Pineda eta Julen García buru direla, Sasibillen talde lirikoko kantari eta aktoreak Arkaitz Mendozaren musika-zuzendariaren batutapean arituko dira.

Funtzioa osatzeko, Viva Aragón, Aragoiko zarzuelaren zati ezagunenak biltzen dituen partea.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...