Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

29 € / 24 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania
100 minutu

Antzezlaneko irudi bat ©Jero Morales

Zer da Egia? Zein da “egiazkoa” deritzogun horren guztiaren jatorria? Non dautza erantzun zuzenen oinarriak?

Ez al da akatsa galdera horien guztien erantzuna? Zer lirateke egia eta zuzen dena, akatsik ez balitz? Existituko al lirateke? Egiak eta zuzen denak faltsu denari eta akatsari zor diote izatea, zentzugabea bailitzateke haiek hala izendatzea kontrakorik ez balute. Benetakoa eta zuzen dena hain dira lauak, hain dira… aspergarriak.

La comedia de los errores heriotza-epai batekin hasten da, eta dena festa bihurtzen da akats bat dela medio. Akatsa dela medio aldatu ohi gara bikotez, egiaren jabe garelakoan, eta akatsa dela medio jotzen dugu kartzela, zintzoak garelakoan. Akatsetatik ikasi egiten da, baina akatsa da hori pentsatzea akatsik ez egiteko asmoa izanez gero.

Grezia, zibilizazioaren sorlekua, Aristoteles, Perikles eta festa dionisiakoen ama, Zorba greziarraren, Varoufakisen eta Barcelonetako raveen amona. Lau mutil biki, hau da, bi eta bi biki, bi neska bikirekin senidetuak. Bi neskak, akatsa dela medio, beren bikotekide ez diren bikiekin kidetu dira, eta bikotekide diren bikiak, berriz, bi neska bikiez mozorrotu dira, zertarako eta beren bikiak, beren lekua hartu dutenak, seduzitzeko… ala ez al da horrela? …ez. Egia esan, bi biki bikote dira, baina bikote bakoitzeko kideak ez dira bikiak beren artean, baizik eta beste bikoteko kide batenak, eta beste bikoteko kideak ere ez dira bikiak beren artean, baina bai beste bikoteko kideenak, zeinek zorra baitute bitxigile batekin, zeina exorzista baten laguna baita, zeina abadia baten ondoan bizi baita, non Ama Abadesa ezkonduta baitago ustez hila zegoen merkatari bidaiari batekin eta, beraz, abadesa baino gehiago ama baita... edo ez. Kontua da denak direla festaren gose itsasertzean, Efeson... Efesok ba al du porturik? Liburutegia du, eta antzoki eder bat, baina... ba al du itsasorik?

Meridako Nazioarteko Antzerki Klasikoaren eta Mixtoloboren arteko ekoizpena.

Bertsioa: Albert Boronat. Zuzendaritza: Andrés Lima. Zuzendari–laguntzailea: Laura Ortega. Interpreteak: Pepón Nieto, Antonio Pagudo, Fernando Soto, Rulo Pardo, Avelino Piedad, Esteban Garrido. Eszenografia diseinua: Beatriz San Juan. Jantzien diseinua: Paola Torres. Argien diseinua: Pedro Yagüe. Soinu-gunea: Sergio Sanchez Bou.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...