Hizkuntzak
Kinkfolk Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 58. Jazzaldia
Musika
Jazzaldia
Iragandako ekitaldia
Álex Haro (saxo tenorra), Xabi Arriola (tronpeta), Ander Caro (tronboia), Víctor Villa (gitarra), Jorge Hidalgo (teklatuak), Pablo García (baxu elektrikoa), Edi Saborit (bateria)
Funk/fusion proiektu bat da Kinkfolk, estilo horretako errepertorioa lantzeko asmoz 2022aren hasieran Musikenen eratutako taldea. Konposizioak eurenak dira gehienbat, eta banda ospetsuen bertsioak ere sartzen dituzte tartean. Kinkfolken eraginak anitzak dira: groove klasikoenetik soinu garratzagoetaraino —Jamiroquai, Funky Knuckles…— 70eko hamarkadako fusiotik igarota —Brecker Brothers eta Casiopea taldeak…—.