Hizkuntzak
Kelonia eta itsasoa Teatro Gorakada

Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txikia, hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraituko behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.
Abesti itxurako istorio bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dordoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.
Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bsatidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objetuen antzerkiaren bidez.