Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2024 martxoak 2 • 17:30

Gazteszena (Egia)

5 €

50 minutu

Kattagorriaren elezaharra antzezlanaren argazkia

Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten itzalpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Egun batean, ordea, bake hori aztoratu egingo da urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerarekin. Euren elkarbizitza ez da erraza izango. Triku zakar eta babesle bat aurkituko dugu, eta jakiteko eta partekatzeko gogoa  duen urtxintxa bat.

Alegien ezaugarrietako bat da beti ondorio moral batekin amaitzen dutela. Beraz, zertaz hitz egiten digu urtxintxaren alegiak? Ikuskizun honekin, La Baldufak desberdintasunean eta mestizajean pentsatu, hausnartu eta sakontzea proposatzen digu. Trikua eta urtxintxa oso desberdinak dira, baina hamaika aukera dituzte elkarrekin ikasteko eta partekatzeko.

Informazio gehiago: La Baldufa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...