Hizkuntzak
Julia Holter
Julia Holter musikagile, interprete eta artista diskografikoa da, Los Angelesen ezarria. Soinuen misterioek pizten dioten interesak hainbat agertokitan grabatzera eraman du –etxean, aire zabalean landa-grabagailu batekin eta grabazio estudioetan– baita zuzenean aritzera ere, askotan ahotsean eta hizkuntzaren eta zezelkatzearen arteko tarte horretan fokua jarrita. Sarritan, Holterren musikak, geruzetan anitzak eta testuretan joriak, musikari sortzaileen talde batek interpretatutako askotariko instrumentuak biltzen ditu. Giroa, ahotsaren bulkadak eta abestien egitura libreetako melodia esploratzen diharduen obra da berea.
Aurtengo martxoaren 22an plazaratu duen Something In The Room She Moves arin bezain intuitiboan, Holterrek espresatzeko garaian berarentzat esperimentazioa zein funtsezkoa den azpimarratu du.