Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Euskal jaiak eta Estropadak

Iragandako ekitaldia

Trinitate plaza

Hizkuntza: euskara
75 minutu

Juan Ignacio Iztueta

Juan Inazio Iztuetak (1767-1845) euskal folklorearen lehenengo bilketa-lana egin izanaren ohorea du,1824an argitaratutako Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izenburudun liburuari esker. 1824an argitara eman zuen dantzei buruzko liburuak helburu bikoitza duela ematen du. Begi-bistakoa da lehenengo helburua: dantzak lehengo erara azaltzea, zeren egileak pentsatzen baitzuen bere garaian dantzak (Gipuzkoan egiten ziren bezala behintzat) endekatze-prozesu batean sartuta zeudela; sakonagoa da bigarren helburua: herri nortasuna sendotzea; dantzen bidez, herri izaeran sakontzeaz gain, herritarrek komunitate bateko partaide sentitzeko aukera zutela-eta.

Konstituzio Plazan, 1824an liburuan azaltzen diren dantzen ikuskizuna antolatuko da Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik. Ikuskizun honetan, liburuaren hainbat pasarte irakurriko dira dantza ezberdinen aurkezpen gisa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...