Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

14 € / 10 €

Nemanja Radulovic

Nemanja Radulovic, biolina

Víctor Pablo Pérez, zuzendaria

Egitaraua:

F. Mendelssohn: 1. sinfonia

P.I. Tchaikovsky: Biolinerako kontzertua

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) gonbidatuta, eta elkartruke programa baten baitan, Kanariaseko Gazte Orkestra (JOCAN) lehenengoz arituko da Victoria Eugenia Antzokian, haren zuzendari artistiko den Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean.

Talde kanariarrak, Mendelssohn gazte batek sortutako 1. sinfoniaren interpretazioa eskainiko du lehenik, ibilbide oparo baten hasiera izan zen obrarekin, hain zuzen ere.

Txaikovskiren Biolinerako kontzertuarekin osatuko da egitaraua, instrumentu honetarako kontzerturik zailenetakoa. Izan ere, birtuosismo maila altua duen bakarlari bat eskatzen du. Kasu honetan, Nemanja Radulovic arituko da bakarlari gisa, bere interpretazio adierazkor eta zoragarriengatik ezaguna den biolinista.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...