Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

18 €

Hizkuntza: euskara

Joseba Tapia. Argazkia: Gaizka Peñafiel Joseba Tapia. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964) musikariak jasoko du aurtengoan Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duen Adarra Saria. 

Saria ematerakoan, kontuan hartu dira Joseba Tapiaren ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere.

Garaikurra jaso ostean, Joseba Tapiak bere azken diskoa, Egon edo ez egon, aurkeztuko du musikari hauez lagunduta: Nerea Erbiti (ahotsa), Olaia Inziarte (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Iñigo Telletxea (gitar apala), Iker Uriarte (jazbana), Jexux Aranburu (teklatua), Ion Celestino (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ibon Irixoa (saxofoi tenorea) eta Mixel Ducau (saxofoi altua).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...