Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Franz Schubert Zikloa

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

15 €

75 minutu

Jon Urdapilleta

Egitaraua:

Franz Schubert
Sonata la minorrean, D 537
Sonata sol maiorrean D 894

Jon Urdapilletak (Euskal Herria, 1996) lehen sariak eta beste sari asko jaso ditu. Nabarmentzekoa 1st Vienna International Music Competition lehiaketan lortutako Zilarrezko Domina (2019). Orobat, errezitalak eman izan ditu Donostia Musikan eta Donostiako Musika Hamabostaldian, Euskadiko Orkestraren Miramongo Matinéetan, Herbehereetako TIHMS-en, Biarritzeko Classique Nazioarteko Piano Jaialdian eta Madrilgo Juan March fundazioan, besteak beste. Bakarlari gisa ere jo izan du; besteak beste, Donostiako Kursaal Auditorioan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Zaragozako Auditorioan, Bartzelonako Musika Katalanaren Palaun, Madrilgo Auditorio Nacionalen eta Londresko St. John’s Square-n. Bakarlari jarduteaz gainera, maiz jo ohi du Orfeoi Donostiarrarekin, zeinarekin Brahms-en Requiem (Teodora Oprisor piano-jotzailearekin batera) edo Rossiniren Petite Messe Solemnelle jo izan ditu.

Laguntzailea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...