Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

2025 uztailak 26 • 12:30

Victoria Eugenia Antzokia

8 €

Pere Bujosa trío + Daniel Román Jazz Quintet Jazzaldia

Pere Bujosa trío

Pere Bujosa (kontrabaxua eta konposizioa), Xavi Torres (pianoa), Joan Terol (batería)

Pere Bujosa Mallorcako kontrabaxu-jotzaileak gidatzen duen hirukote honek Jazza ikuspegi ireki eta garaikidetik aztertzen du, Mediterraneoko tradizioa soinu-berrikuntzarekin lotuz. 2018tik, Xavi Torres pianista sarituarekin eta Joan Terol bateria-jotzailearekin batera, hizkuntza propioa duen talde sendo eta sortzailea osatzen du. Bere musikak polirritmia, inprobisazioa eta elektronika fina uztartzen ditu, ñabarduretan aberatsa den soinu-unibertsoa. Kritikak eta zaletuek laudatutako lau disko argitaratu dituzte eta Jazzaldia, Canarias Jazz edo Cadizeko Jazz Festibala bezalako jaialdietan parte hartu dute. Beraien sentikortasunagatik eta askotariko publikoekin konektatzeko duten gaitasunagatik nabarmentzen dira. 2025ean, Bujosa Balear Uharteekin erlazioa izandako hainbat konpositoreen lanen berrinterpretazioa prestatzen ari da -Chopin eta Jaume Mas Porcel, tartean-, begirada garaikide, aske eta argitsu berri bat tarteko.

Daniel Román Jazz Quintet: Bruegel sound

Naíma Acuña (batería), César Filiú (saxo tenorea), Román Filiú (saxo altua), Álvaro del Valle (baxua, gitarra, elektronika), Daniel Román (konposizioa, gitarra, ahotsa)

Proiektu honek poesia, tradizioa eta abangoardia uztartzen ditu musika hizkera paregabe batean. Grisallaren poemetan oinarrituta — hauek, era berean, Peter Bruegelen margoak ardatz —, nolabaiteko zubi bat egiten du Jazz garaikidearen, elektronikaren, inprobisazioaren eta gitarroi txiletarraren zein tarken antzinako soinuen artean. Boskotea ibilbide luzeko musikariek osatzen dute: Naíma Acuña baterian, Román Filiú saxo altuan, César Filiú saxo tenorean, Álvaro del Valle baxuan, gitarran eta elektronikan, eta Daniel Román Rodríguez konposizioan, gitarra elektrikoan eta ahotsean. Elkarrekin, hitza eta musika elkartzen diren soinu-unibertso bat sortzen dute, generoak desafiatzen eta soinutik gauzak kontatzeko modu berriak aztertzen dituen esperientzia murgiltzaile bat sortuz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...