Hizkuntzak
EME·EME·PROJECT + El Cuarteto Federal

EME·EME·PROJECT: Mutatis Mutandis
Marta Mansilla Blanco (txirula eta ahotsa), David Sancho Mangas (pianoa, teklatua, Nord Stage, sintetizadoreak), Antonio Tomás Sepúlveda (ahots nagusia), Jesús Caparrós Caballero (baxu elektrikoa), Rodrigo Ballesteros Felipe (bateria, octapad)
EME · EME · PROJECT, Jazz, soul, R & B eta hip-hop boskotea, Marta Mansilla flautistak gidatua, MUTATIS MUTANDIS disko berria aurkeztuko du, Pablo Martin Jonesek eta Lucas Piedra Cuevak (Jorge Drexlerrekin zenbait Latin Grammy-ren irabazleak biak) grabatua eta aurte plazaratuko dena. Abangoardiako Jazzaren eta hiri-estiloen arteko nahasketak identitate paregabe eta originala sortzen du lan honetan, ezaugarri horrek Espainiako eszenako talde nabarmenetako bat bilakatu ditu. Pacemaker estreinako diskoarekin 2023an Jazz Talde Onenaren Clinton Saria irabazi zuten. Halaber, nazioarteko 60 jaialditan baino gehiagotan aritu dira, hala nola Gasteizko Jazzaldian, Madrilgo Botanikoaren Gauetan eta Europako musika azoka eta topaketa garrantzitsuenetako batean, alegia, Jazzahead 2025 delakoan.
El Cuarteto Federal: Cuatro puntos cardinales
Guillem Arnedo (batería), Kike Perdomo (saxoak), Javier Galiana (pianoa), Xacobe Martínez Antelo (kontrabaxua)
El Cuarteto Federal XXI. mendeko Espainiako Jazz garaikidearen testuinguruan aktibo dauden lau musikariren arteko topaketa da. Periferia geografikotik zein estilistikotik deituta, ekimen hau nahita egindako gonbidapen kontziente bat da, alegia, bertako lau kideen sormen bultzada amankomun batetik abiatuta: Kanariar uharteetako Kike Perdomo, Andaluziako Javier Galiana, Galiziako Xacobe Martínez Antelo eta Kataluniako Guillem Arnedo. Mariñán Música Sormen Egoitzen bitartez Coruñako Diputazioaren laguntza izan du elkarretaratze artistiko honek. Galizia, Andaluzia eta Madrilgo areto eta jaialditan aritu dira.