Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

30 €

90 minutu

James Rhodes

James Rhodes piano-jotzaile eta idazleak erabateko esperientzia inklusibo bihurtzen du ohiko kontzertu klasiko bat. Musikari ingeles honek, zeina Espainian bizi baita azken urteotan, ikus-entzuleekin partekatzen ditu musikaren alderako maitasuna eta pasioa, eta lortzen du ikus-entzule bakoitza berarekin ez ezik aurkezten eta interpretatzen dituen konpositore handiekin konektatzea. Horrez gain, Rhodes komunikatzaile bikaina eta berezia da, eta bere jakintza liluragarria partekatzen asmatzen du, adimen zorrotza eta umorea paregabe nahastuz. Hartara, lortzen du gairik serioenak, hala nola musika klasikoa, denentzako ulergarri bihurtzea.

Egitaraua:

Frédéric Chopin
Impromptu 2, Op. 36
Scherzo 3, Op. 39
Gauekoa 20, Op. posth
Pianorako sonata 3, Op. 58

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...