Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Hileko obra

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

turtokia

XVI. mendeko Hondarribiak Pasaiko bokaleraino hartzen zuen eta Jaizkibel mendiaren ustiaketaren ardura kontzejuak izaten zuen. Zelaien erabilera eta egurraren aprobetxamentuaz gaindi, Jaizkibel mendia harrobi oparoa izan zela frogatu da. Harlanduez gain, errotarri-harriak erruz ateratzen ziren esparrua izan zela aditzera eman da. Errotarri-harri haiek, ordea, badirudi esportaziora bideratu zirela eta ez barne kontsumora. Jaizkibeldik mundura zabaldu zen “industria” bat izan zitekela esan dezakegu.

Denis Álvarez Pérez-Sostoa, Historian eta Filologia Klasikoan Lizentziatua eta Antzinateko Historian doktorea da. EHUko Ikasketa Klasikoak saileko irakaslea eta Letren Fakultateko Mugikortasun eta Nazioarte Harremanetako dekano ordea.

Bere ikerketak Erromatar Errepublika garaian zentratu ditu, bereziki diplomazian eta gerra osteko akordioen ikerketan. Hartara, hainbat hitzaldi eta argitalpen ditu bai estatu mailan baita atzerrian ere. Ikerketa egonaldiak burutu ditu Erresuma Batuan eta Suitzan. Tokiko Historia  ere jorratu du, bereziki Hondarribia eta Irungo eskualdeei loturik, bai bakarka bai taldeka ere.

Hilabete honetan erreferentziazko obra izango da turtokia.

Hitzaldi hau Euskararen Eguneko programazioaren parte da.

Laguntzailea

San Telmo Museoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean