Hizkuntzak
Ismael Serrano
Ismael Serrano (ahotsa), Jacob Sureda (musika zuzendaritza, pianoa), Irene Rouco (biolontxeloa, dobroa, gitarra, ahotsa)
Berriro dator Donostiara Ismael Serrano . Oraingoan, Seremos birarekin, show bat non betiko kantak berrikusi eta disko berrikoak kantatuko baititu, zeina bere burua aurkitzeko bidaia bat baita. Kantautore madrildarra Espainiako ahots handi batzuekin ageri da disko berri honetan: Pablo Alborán, Clara Alvarado, Litus, EDE eta Jimena Ruiz Echazú. Oraingoan, hirukotea osatuz etorriko da Donostiara, Jacob Sureda pianoan eta Irene Rouco txeloan lagun dituela. Serranok berak esana da: “Kantak iraganaren zordun dira ia beti, baina, tarteka, izaten dira etorkizunera begirako doinu eta bertsoak ere. Uste dut disko honek begirada hori duela”.