Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatur solasaldiak

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: euskara

Iris XXII komikiaren irudi bat

Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Yurre Ugartek (Tolosa, 1965) idatziriko eta Julen Ribasek (Arrasate, 1981) marrazturiko Iris XXII (Txalaparta, 2024) komikiaz hitz egingo dute. Egileak bertan izango dira.

Yurre Ugarte zuzendari, idazle eta gidoilari tolosarrak hainbat film labur, ipuin, antzezlan eta komiki idatzi ditu eta Julen Ribas, margolari, ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile arrasatearrak, Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzaile izateaz gain, hainbat komiki eta ilustratzaile lanak egin ditu, gehienbat Euskal Herrian eta Frantzian.

Iris XXII, nobela grafikoa, mundu utopiko eta distopiko batean oinarrituta dago, XXII. mendean, non Numun gizartea sortu duten kokaleku ezezaguneko irla batean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...