Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
74 minutu

Incroyable mais vrai pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema
  • Frantzia-Belgika.
  • Zuzendaritza: Quentin Dupieux.
  • Ekoizpena: Thomas Verhaeghe, Mathieu Verhaeghe / Atelier de Production.
  • Koprodukzioa: Arte France Cinéma, Versus Production, VOO & Be TV
  • Gidoia: Quentin Dupieux.
  • Argazkia: Quentin Dupieux.
  • Musika: Jon Santo.
  • Muntaketa: Quentin Dupieux.
  • Aktoreak: Alain Chabat, Léa Drucker, Benoît Magimel, Anaïs Demoustier, Stéphane Pezerat, Marie-Christine Orry, Roxane Arnal.

Alain eta Marie hiriaren kanpoaldean dagoen etxe bat bisitatzen ari dira. Higiezinen agenteak esan die sotoan badagoela zerbait bizitza betiko aldatuko diena. Han aurkitzen dutenarekin liluratuta, etxea erosi eta lekualdatu egin dira. Alainen nagusia eta haren neskalaguna afaltzera gonbidatzen dituztenean, ezkutuan duten sekretua kontatzeko tentazioa sortzen zaie. Baina Mariek, egunero sotoa bisitatzen duenak, erabaki du hobe dela sekretua isilpean gordetzea. Quentin Dupieuxek, aurten filmatu dituen bi filmekin –Fumer fait tousser (2022) da bestea–, gaur egungo fantasiazko zinemagile original, dibertigarri eta pertsonalenetako bat izaten jarraitzen duela erakusten du.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...