Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

12 € / 10 € (aldez aurreko salmenta)

Hizkuntza: euskara
120 minutu

Ibil Bedi © Arriguri Agortuta

Apirilaren 18ko oharra:

Sarrera guztiak agortu egin dira. Ekitaldiaren egunean leihatilan ez da sarrerarik  egongo eskuragai. Aretoa besaulkiekin prestatuko da.

Pop-a baino gehiago da Ibil Bedi nafarren soinua eta eguneroko bizitzan aurki dezakegunaz hitz egiten digu: maitasunaz, zalantzez, galera...

2019ko ekainean kaleratu zuten lehen diskoa, Berandu baina garaiz. Urte horren amaieran abesti bikoitza kaleratu zuten, Bide zuzena-Teilaturantz. 2021ean argitaratu zen bigarren LPa, Beltxarga Beltza, konfinamenduan sortutako eta grabatutako hamaika abesti biltzen dituena.

Azken LParen ondoren, Agerraldia proiektuan parte hartu eta Bost teilatu filmarentzat abestiak sortu dituzte. Broken Brothers Brass Band eta J Martina taldeekin ere kolaboratu dute, besteak beste.

2023an Goldea LPa argitaratu dute, 10 kantuz osatutako diskoa. Goldeak lurra iraultzen du, dena erauzi berria landatzeko. Lurra irauli kantuak sortzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...