Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Dock of the Bay

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

7 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania
120 minutu

Hung up on a Dream – The Zombies Documentary

Clausura

Robert Schwartzman. AEB. 109 min. 

Europako estreinaldia

Bere lehen film dokumental luzea izango da eta, ia hirurogei urte beranduago, taldekideak nerabe zirenean ezagun egin zen The Zombies taldeari buruzkoa da. The Zombies taldeak bere historia kontatzen du: nola nabigatu zuten musika-industria zalapartatsuan hainbat hamarralditan zehar, eta nola egin zuten inoizko eragin handieneko albumetako bat, Odessey and Oracle.

She’s Not There abestiak Amerikako Estatu Batuetako 1. postua lortzen zuen lehendabiziko talde britainiar izatera eraman zituen, The Beatles taldearen ondoren.

1960ko hamarraldian bira ugariren eta behaztopa askoren ondoren, bere unerik garrantzitsuena bizi izan zuen taldeak, Time of the Season abestiak 1. postua eskuratu eta urtero belaunaldi berrien inspirazio izan zen mundu mailako arrakasta bihurtu zenean. Taldekideek haien ibilbidearen errepasoa egiten dute; ibilbide horretan, benetako adiskidetasunak Rock and Rollaren Famaren Aretora eraman zituen.

Antolatzailea

Dock of The Bay

Laguntzailea

Qualia, Bendita impostura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...