Hizkuntzak
35 urte eszenara begira Hika Teatroaren dokumentala
2024. Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Arte eszenikoen inguruko dokumentala. Iragana, oraina eta etorkizunari buruzko gogoeta.
Sinopsia: "Herri txikiko egietatik munduko egietara Hika posible dela sinetsita abiatu zuen duela 35 urte Agurtzane Intxaurragak bere ibilbidea arte eszenikoetan. Gaur bi sortzaile gazteagoekin egin du hitzordua Donostiako Antzoki Zaharrean, Kamikaz Kolektiboko Amancay Gaztañagarekin eta Mari Zaunkako Oihana Vesgarekin. Gogoa sentitu du belaunaldi berriekin Euskal arte eszenikoen inguruko hausnarketa egiteko".
Solasaldia egongo da proiekzioaren ondoren.
Oharra
Gonbidapenak maiatzaren 23tik aurrera jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, egunean bertan 11:30etatik aurrera.