Hizkuntzak
Hernani Arte y desmayo
eka. 24 - eka. 25 2023 • 24; 19:30 + 25; 19:00
15 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania
80 minutu

Julen ETA erakundeko kide ohia da eta Edmundorekin, iraganean bahitu zuen gizon baten semearekin, kartzelan biltzea onartu du. Presoa barkamena eskatzeko asmoarekin joan da hitzordura, baina solaskideak beste desio bat du: mendekua hartzea. Hala ere, ez da mendeku konbentzionala izango. Edmundok ezusteko plan berezi bat sortu du, biak nahasmen geldiezinean korapilatuko dituena.
Hernani argumentu-biraz eta sorpresaz beteriko komedia ausarta da eta barrea eragiteaz gain, gaurkotasuneko gaiei buruz gogoeta egiten du, besteak beste, arrazoi ideologikoek sortutako liskarrak, elkarbizitza eta adiskidetasunaren bilaketa.
Egilea: Fernando Erre. Antzezleak: Daniel Ortiz, Jordi Aguilar. Ahotsak: Carlos Hipólito, Iñaki López, Mikel Bermejo. Zuzendaritza: Juanma Gómez. Produkzioa: Arte & Desmayo. Argiztapena: Daniel Dicenta. Musika: Ander García, Josean Bengoetxea. Soinua: Mikel Castells. Soinu eta argiztapen teknikaria: Dayana Contreras. Argazkia: Daniel Dicenta, David White. Diseinu grafikoa: Carmencita Whitetower.
Informazio gehiago: Arte y desmayo
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Monologoles: Apercibidos Oscar Terol, Maribel Salas, Sergio Arrospide, El Pirata
ekainak 10
Antzerkia