Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Hakuei Kim 1975ean jaio zen Kioton, eta Sapporon hazi zen, korear eta japoniar jatorriko familia batean. Nerabezaroaren amaiera aldera Sydneyra lekualdatu zen. Bertan, Mike Nocken tutoretzapean, Jazza eta inprobisazioa ikasi zituen Sydneyko Musika Kontserbatorioan.

Australian eman zituen urteetan, Hakuei Kim gazte talentudun emergente gisa irmotu zen bertako eszenan. Open the Green Door (2005) bere estreinako albuma grabatu ondoren, Tokiora itzuli zen; bertan bizi da oraindik, eta hamabi disko argitaratu ditu harrezkero.

Kim, pianista, konpositorea eta moldatzailea, bai nazioarteko bai Japoniako Jazzaldietan aritua da: Yokohama Jazz Promenade, Sapporo City Jazz, Hong Kong International Summer Jazz Festival, Gwangju International World Music Festival, Detroit Jazz Festival...

Bere musika ederra ideia erritmikoez, dinamismoz eta etenaldiez, mugimenduz eta baretasunez betea dago.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...