Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Bisita gidatua + Hitzaldia Data aldaketa

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Kursaal Handia kasinoko dekorazio ondarearen parte izandako margolan bat

Abenduaren 4ko oharra

Parte hartzaileetako baten agenda arazoak direla medio, bisita gidatu eta hitzaldia abenduaren 12ra aurreratu dira.

Abenduaren 10etik 2025eko apirilera Nabarmendutako obra Kursaal Handia kasinoko dekorazio ondarearen parte izandako margolan bat izango da, berriki San Telmo Museoak eskuratua eta zaharberritua. Pieza Arte bilduma historikoaren aretoan egongo da.

Lana, Izenbururik gabe, marouflage bat da (hormara itsatsitako mihisea), Néstor Martín Fernández de la Torrek sortua eta 254 x 184 cm-ko dimentsioa duena.

Pieza horretatik abiatuta bi jarduera egongo dira:

18:00etan bisita gidatua

Bisita espezializatua Carmen Martín zaharberritzailearen eskutik; obran egin diren lanak azalduko ditu. Bisita "Nabarmendutako obra" dagoen lekuan izango da.

Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea). Erreserbak egiteko epea 15 egun lehenago zabalduko da.

19:00etan hitzaldia

Gran Kursaal kasinoari buruzko hitzaldia, museoak errekuperatutako eta zaharberritutako dekorazio elementutik abiatuta. Halaber, Gran Kursaal zenaren ondarea berreskuratzeko eta zaharberritzeko lanari buruzko bideo txiki bat proiektatuko da, egungo Casino Kursaal Luckiak babestua.

Parte hartuko dutue: Ana Santo Domingo, San Telmo Museoko kontserbazio arduraduna; Lola Horcajo, historialaria.

Saioa ekitaldi aretoan izango da sarrera librearekin edukiera bete arte.

Oharra

Hitzaldia streaming bidez eskainiko da

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...