Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

25 € / 20 €

Antonia San Juan eta Nuria Roca

Manuela eta Marta berrogeita hamar urtetik gorako bi emakume dira, adiskidantza luze eta estuan bizi izan direnak, eta gero, beharbada ondoegi ezagutzen dutelako elkar, bizitzak bereizi egin ditu. Oso nortasun kontrajarriak dituzte: Manuelak ikasten eta bere independentzia oinarritzen eman zuen gaztaroa, baina bizitza sentimentala oso gaizki joan zaio, eta bakarrik dago. Martak, aldiz, erakargarria eta gaitasun intelektual motzagokoa baina bizitzeko talentu handikoa, beti jakin izan du gizon boteretsuak aurkitzen, mantenduko zutenak, eta bizimodu eroso eta erraza izan du.

Felix Sabrosok zuzendu du La gran depresión, zeina lagun-etsai bi hauek berriro elkartzen diren unean kokatzen baita, doi Marta, bere bosgarren ezkontza-porrotaren ondoren, bere buruz beste egiten saiatzen denean. Bi emakumeok, urteetan zein bere aldetik ibili ondoren, bizitza berrikusiko dute, eta porrotak eta bakardadea, beren beldurrak eta bizi-jakintza eta kontraesanak erakutsiko dituzte: elkarrengandik erabat desberdin egiten dituen guztia, baina, harritzekoa bada ere, inguruabar antzekoetara eraman dituena.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...