Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

10 €

65 minutu

Gold antzezlanaren argazkia

Oso soslai desberdineko dantzariak biltzen dira agertokian, eta kolore sorta askotariko hori gizarteko aniztasunaren isla da: ijito-sustraiko dantzari bat, akondroplasia duen beste dantzari bat, gaztetasunaren indar guztia eta bere ahultasunak eta bere belaunaldiarenak dituen interprete bat, bere ekarri guztiarekin, bere ibilbide eta adinarekin.

Orainaldi honetatik, non gizakiak, itxura hutsen distirak itsuturik, bidea galdu baitezake, Gold elkarbizitzarako, tolerantziarako, aniztasunerako eta norberaren burua onartzeko gonbita da. Gune bat da, non norbanakoak, bere zaurgarritasuna eta guzti, aurre egiten baitie bizitzako erronka eta trabei, edertasuna ere ahultasunaren parte baita. Pieza hau jaio da ikus-entzuleen bistan jartzeko ezen gizaki guztiak direla sentiberak eta hauskorrak, baina baita indartsuak, harroak, sortzaileak eta hobetzeko gogoa dutenak ere.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...