Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Cristina Enea parkea

Glad is The Day #8 Dkluba © Ximon Agirre

Glad is the Day jaialdiak musika aniztasuna ospatuko du Cristina Enea parkean, jatorri ezberdineko talde eta artistez beteko dena.

Agertoki Nagusitik igaroko diren bandak 7 dira eta eskaintza koloretsua bezain jostagarria osatzen dute: La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Alcalá Norteren postpunka, Erromintxelak arrasatearren swinga, La Txamaren soinu eklektikoak, Magia Brutaren gainezka egiten duten ereserkiak, Ibil Bediren letra intimoak eta Silverio mexikarraren ikuskizun ohiz kanpokoa.

Banda horiez gain, hip-hopari eta soinu urbanoei lotutako 8 emanaldik dantzan jarriko dute Hondamen Sonikoa: Makeda (Dj), 1111 (Live), Alai (Live), Sara Goxua (Dj), Kalipotxo (Live), Six Sex (Live), Alta (Dj) eta Sofy Suars (Dj) izango dira gazteenak liluratzen dituzten soinu globalen ordezkariak. Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban DJ gehiago egongo dira abesti onenak aukeratzen.

Informazio gehiago: Glad Is The Day #8 jaialdia abuztuaren 4an (albistea).

Agertoki Nagusia:

Hondamen Sonikoa:

Antolatzailea

Donostia Kultura, Dabadaba, Le Bukowski

Laguntzailea

Tabakalera, Kutxa Fundazioa, Keler, Katapulta Tour Gipuzkoa 2024

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...