Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak

Iragandako ekitaldia

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Txoborro Magoa Agortuta

Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du.

Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi.

Adina: + 5 urte

Oharra

GONBIDAPENAK AGORTUTA

Gonbidapenak abenduaren 22-27 bitartean kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).

 

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...