Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Iturritik Jaialdia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

70 minutu

Gernika, Martin Harriague, Bilaka Kolektiboa (Argazkia: Christophe Raynaud de Lage) ©Christophe Raynaud de Lage

1937ko apirilaren 26an, astelehena, merkatu egun batean, hegazkin alemaniar eta italiarrek Gernika euskal herri txikia bonbardatzen dute. Lehen aldia da historia modernoan hiriko biztanleria bat nahitara eraila dela. Sarraski hau Espainiako Gerra Zibilean Franco jeneralarekin aliatua izan zen Hitlerrek bilatu zuen populazio zibila izutzeko.

Bilaka kolektiboak, Euskal Herriko dantza eta musika herrikoietan espezializatuak diren artista gazte batzuk biltzen ditu. Baiona-Hego Akitaniako Eszena nazionalarekin kide-artista da. Stéphane Garin eta Martin Harriague gonbidatzen dituzte Euskal Herriko zein Europako historiaren orrialde ilun baten esploratzeko: Gernikako bonbardaketa - eta horren bidez, gure garaiko gerren indarkeria salatu nahi izan dituzte.

Kultura herrikoia eta garakidearen arteko topaketa bat. Iraganari egin behako bat etorkizuna ikusteko...

Oharra

Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta hainbat dantza-aditurekin bildu ahal izango dira antzokiko foyerrean, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. 

Koreografia, eszenaratzea, dramaturgia, eszenografia, argien diseinua: Martin Harriague
Dantza / Danza: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Aimar Odriozola
Musika: Xabi Etcheverry Patxi Amulet eta Stéphane Garin-ekin
Akordeoia, teklatua, indiar harmonium-a, kantua: Patxi Amulet
Biolina, altoa, gitarra, soka pandereta: Xabi Etcheverry
Perkusioak: Stéphane Garin
Bertsoak: Odei Barroso
Irrati ahotsa: Oier Plaza Gartzia
Jantzigintza: Martin Harriague, Vanessa Ohl
Jantzien gauzatzea: Vanessa Ohl
Dekoratu eta osagarrien gauzatzea: Annie Onchalo, Frédéric Vadé, Gilles Muller
Ekoizpen delegatua: Baiona-Hego Akitaniako Eszena nazionala
Laguntza: OARA (Akitania Berria eskualdeko bulego artistikoak) / Kultura Ministerioa – DRAC Akitania Berria
Koprodukzioa: CCN-Malandain Ballet Biarritz – Pôle Chorégraphique Territorial / Le Parvis – Scène nationale de Tarbes / Théâtre des Quatre Saisons – Scène conventionnée de Gradignan

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...