Hizkuntzak
Gazteak eta belaunaldien arteko etxebizitzak

Familia nuklearrari erantzuten dion etxebizitza-eredu zurruna da gizartean eta etxebizitza eskaintzan gailentzen dena. Belaunaldi arteko proiektuak aldiz, beste elkarbizitza eredu batzuk ahalbidetzen dituzten tipologia interesgarrietako bat dira. 35 urtetik azpitiko eta 60 urtetik gorako pertsonen etxebizitza-arazoei irtenbidea emateaz gainera, komunitate-eredua eta belaunaldien arteko loturak indartzen dituen eredua da, hain zuzen. Hauek gazteen artean ezagutarazte aldera, jardunaldi honetan gertutik landuko dira eredua eta proiektu hauetan diharduten gazteen esperientzia.
- Saiora etortzeko izen-ematea gomendatzen da: labur.eus/belaunaldi
- Informazio gehiago: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Laguntzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Eguraldia aldatu da edo aldaketa klimatikoagatik da? Onintze Salazar
abenduak 11
Pentsamendua eta gogoeta
-
Gabonak... eta etxean aulki bat hutsik Izaskun Andonegi Goikoetxea
abenduak 19
Pentsamendua eta gogoeta