Hizkuntzak
Gazako egunerokoa Atef Abu Saifekin solasean
Iragandako ekitaldia
Hizkuntza: euskara eta ingelesa (aldi bereko itzulpena)
120 minutu

Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira irailaren 16ko 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
Atef Abu Saif Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara aldatu zen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. 85 egun egin zituen bertan, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte.
Egun haietan ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak ahal bezala idatzi zituen Atef Abu Saifek, eta Gazatik mundura bidali. Kronika horiek gertatuaren lekukotasun paregabea ematen dute, eta, guztiak bilduta, genozidio baten egunerokoa osatzen dute.
Berria, Jakin eta Elkarek Aleka bildumaren barruan argitaratu dute Gazako egunerokoa, eta Atef Abu Saif egilearekin jendaurreko solasaldia egingo dute.
Antolatzailea
Berria, Jakin eta Elkar
Laguntzailea
Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
El sueño: la importancia de dormir bien Leire Izurriaga, Andrea García
martxoak 18
Pentsamendua eta gogoeta
-
Ucrania y Gaza ante la CIJ ¿Judicialización de la política? Antonio Remiro Brotons
Data aldaketa
martxoak 20
Pentsamendua eta gogoeta
-
Klima-larrialdia, ikuspegi sozio-ekonomikotik Elisa Sainz de Murieta
martxoak 25
Pentsamendua eta gogoeta