Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia
 Freedom First kontzertuaren irudia Jazzaldia © Marta Vilardell

Keith LaMar (ahotsa, poesia), Albert Marquès (pianoa), Erin Corine (ahotsa, flauta), Manel Fortià (kontrabaxua), Mark Ayza (bateria)

Freedom First izenez, Albert Marquès Jazz pianista katalanak zuzenean aurkeztuko du Keith LaMarrekin grabatutako diskoa. La Mar preso dago, 1993an Estatu Batuetan heriotza-zigorra ezarri ziotenetik, eta 2023ko azaroaren 16an dago programatua bere exekuzioa, hamarkadatan isolamendu zelda batean egon ondoren. Marquèsek asmatua eta ekoiztua, 2020 eta 2022 urte bitartean Girona eta Brooklyn artean grabatua, Freedom First (2022) artista batek heriotza-korridore batetik parte hartzen duen aurreneko albuma da historian.

2020an ekin zitzaion proiektuari. Harrezkero, hainbat eta hainbat musikarik New Yorkeko kaleetan kontzertuak ematen dituzte, LaMarri hamarkada luze hauetan preso eta isolatuta bizirauten lagundu dioten Jazz estandarrak jotzen, eta LaMarrek berak parte hartzen du haietan telefono bidez kartzelatik poesia zuzenean errezitatzen. Proiektua “Justice for Keith LaMar” kanpainaren barruan sartzen da, helburu duena heriotza-zigorraz kontzientziatzea eta LaMarren exekuzioa eragoztea.

Kontzertua laukote formatu klasikoan aurkeztuko da, Albert Marquès lider dela eta beste hiru musikarik agertokian lagunduta. Guztiei, hurrunetik, Keith LaMarren ahotsa elkartuko zaie, presente egongo baita bere ahotsaren grabazioen bitartez. Gainera, espetxetik bertatik parte hartuko du kontzertuan telefonotik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...