Hizkuntzak
Francesco Pasqualeren bosgarren arima Unai Elorriagarekin solasean
Literatura
Literaktum
XIX. mendean, Italia hegoaldeko Sapritik, Bizkaira migratu zuen Francesco Pasquale hartu du abiapuntutzat Unai Elorriagak (Algorta, 1973) azken eleberria idazteko. Elorriagaren arbasoa izan zen Francesco Pasquale baina ez zuten elkar ezagutu. Datu erreal gutxi batzuetatik abiatuta fikzioa osatu du idazleak.
Modu independentean irakur daitezkeen hogei narrazio edo ipuinek osatzen dute Francesco Pasqualeren bosgarren arima baina guztiek batera kontakizun bakarra borobiltzen dute.
Elkarrizketatzailea: Iñigo Aranbarri.