Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

20 € / 15 € / 10 €

85 minutu

Imagen del espectáculo Forever

André y Dorine eta Solitudes lanen ostean, Kulunka Teatrok maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun batean.

Forever familia bat bere ametsetik nola urruntzen den kontatzen duen istorioa da. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, aitatasuna eta amatasuna, hezkuntza, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaietan jartzen du arreta.

Plataforma birakari baten gainean eta hizkuntza zinematografikoa erabiliz, Forever zaldiko-maldikoa da; bizitzaren noria. Baina, biratu ahala, protagonisten oinazean sakontzen duen kiribila ere bai. Noraino eraman dezake inkomunikazioak familia bat? Agian asaldagarri eta zirraragarriena familia honen historia gurea izan zitekeela da.

Zuzendaritza: Iñaki Rikarte. Interpreteak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo. Egileak: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo. Jantzien diseinua eta eszenografia: Ikerne Giménez. Argien diseinua eta eszenografia: Javier Ruiz de Alegría. Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo. Prentsa: María Díaz. Banaketa: Proversus, Portal 71. Koprodukzioa: Kulunka Teatro, Centro Dramático Nacional (CDN), Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...