Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Azpitituluak: gaztelania, frantsesa
96 minutu

Fantômas: À l'ombre de la guillotine

Fantômas: A la sombra de la guillotina (Fantômas: À l'ombre de la guillotine, 1913)

  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Louis Feuillade.
  • Ekoizpena: Gaumont.
  • Gidoia: Louis Feuillade, Marcel Allain eta Pierre Souvestre-ren Fantômas eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Georges Guérin.
  • Muntaketa: Georges Guérin.
  • Aktoreak: René Navarre, Edmund Breon, Georges Melchior, Renée Carl, Jane Faber.
  • Iraupena: 58 min.

Louis Feuilladek Krimenaren Enperadoreari eskaini zizkion bost filmetatik lehena, Fantômas pertsonaia mitikoari, alegia: Pierre Souvestrek eta Marcel Allainek sortutako pertsonaia, berrogei nobela baino gehiago eskaini zizkiotenek. Oraingoan, Feuilladek lehena moldatzen du, 1911n idatzia. Sail onetan gertatu ohi denez, ekintza hiru ataletan banatzen da: Royal Palace Hôtelen lapurretak Fantômas erakusten du Danidoff printzesaren bitxien jabe egiten; Lord Belthamen desagerpena tituluak jasotako gertaeraren inguruan garatzen da, non haren emaztea, Fantômasen maitale eta konplizea, dagoen inplikatuta; Urkamendiaren inguruanen Fantômas nola atxilotu eta gillotinara kondenatzen duten kontatzen da.

+

Ménilmontant (1926)

  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Dimitri Kirsanoff.
  • Ekoizpena: Dimitri Kirsanoff.
  • Gidoia: Dimitri Kirsanoff.
  • Argazkia: Léonce Crouan, Dimitri Kirsanoff.
  • Muntaketa: Dimitri Kirsanoff.
  • Aktoreak: Nadia Sibirskaïa, Yolande Beaulieu, Guy Belmont, Jean Pasquier, Maurice Ronsard.
  • Iraupena: 38 min.

Intertitulurik gabeko film ertain famatua, garai hartako abangoardiako zinemaren barruan sar daitekeena, baina ondorengo errealismo poetiko frantsesaren zenbait elementu aurreratzen dituena. Bi ahizpa –haien gurasoak hil egin zituzten– nekez bizi dira hogeiko hamarkadako Parisen, ia baliabide ekonomikorik gabe, eta gizon berarengandik tratu txarrak jasaten.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...