Hizkuntzak
Fahmi Alqhai + Dani de Morón + Accademia del Piacere Metamorfosis

Fahmi Alqhai (zango biola), Dani de Morón (gitarra), Rami Alqhai (zango biola), Johanna Rose (zango biola), José Manuel Posada “Popo” (baxu elektrikoa), F. Javier Núñez (klabea, organoa), Agustín Diassera (perkusioa)
Metamorfosia, aldaketa, eraldaketa, mutazioa: hitzok oso ondo definitzen dute Fahmi Alqhai eta Dani de Morónen ibilbidea, espiritu erneak baitira biak ere, aspaldi ihes egin ziotenak beren ingurune erosoari, hots, antigoaleko musika eta flamenko klasikoa. Metamorfosis lanean, lurralde ezezagunetan barrentzen dira mundu instrumental berri baterantz, lokarriak sortuz bien estilo hain bereen artean, baina flamenkoaren enbor betikoan ondo erroturik hala ere.