Hizkuntzak
Ez gara jaitsiko! Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Haurrak
Haur antzerkia
Oharra: Intxaurrondoko eskoletako ikasleek lehentasuna izango dute sarrera salmentan jarduera auzoan euskara sustatzeko ekimena baita.
Soberan gelditzen diren sarrerak azaroaren 28an jarriko dira salgai, 11:30ean, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
“Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.”
Antolatzailea
Plazara Goaz, Donostia Kultura