Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Ankulegi XXV. Antropologia jardunaldia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

xxv ankulegi jardunaldiak

Antropologoek mende bat baino gehiago daramate gizarte ezberdinetako alderdi moral eta etikoak ikuspegi konparatibo batetik aztertzen; Malinowskitik hasita Mauss, Bateson, Scheper-Hugues, Lambek, Csordas edo Wikianek jarraituz. Ez dira ausartu etikaren kontzeptua auzitan jartzen, edo haren dimentsio eta eremu sozial eta kulturalak modu libreago baten aztertzen, agian, Durkheimek proposatutako moralaren definizio hertsian harrapatuta.

XXI. mendearen hasieran, edo agian lehenagotik, panorama hori aldatzen duten bi gauza gertatzen dira. Lehenik eta behin, euren diziplinan gogoeta egiteko eta deskolonizatzeko nahi batek, hego globaleko antropologia kritikoak aintzat hartu izanak eta eskaera profesional eta sozial aldakorrek, gure praktika eta harreman etnografikoak birpentsatzera behartzen dituzte, eta erantzukizunaren eta konfidentzialtasunaren kontzeptuak ez ezik, elkarrekiko zaintzaren, konfiantzaren eta lankidetzaren kontzeptuak ere txertatzera.

Bestalde, biraketa etikoa deiturikoak (Laidlaw 2002), antropologian etikei eta moraltasunei buruz duten ikusmoldea problematizatzera eta zabaltzera gonbidatzen ditu, baita haien begirada hurrengo kontuetara itzultzera ere: premiazko gizarte- eta kultura-gaiek, hala nola hondamendi klimatikoak eta gizakien arteko -eta gizakiz bestekoak direnen arteko- harremanek, teknologia berriek, gerrek, migrazioek eta nekro-politikoek, edo osasun-krisiek hartzen dituzten dimentsio etikoetara.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.

Deskargak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...