Hizkuntzak
Errimak bi oinetan Haatik Dantza Konpainia

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen diren lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Oraingo honetan, konpainiak talde ezin hobea izango du eskura. Unai Elizasuk bat egin du Aiert Beobiderekin bertsolaritzaren ikuspuntua emateko ikuskizunaren zuzendaritzan. Aitor Sarriegik, Sustrai Kolinak, Aitor Mendiluzek beren-beregi sortu dituzte bertsoak. Ondoren, Igelaren Bandak, Bixente Martinez buru dutela, musika jarri du, eta Maddalen Arzallusek eta Thierry Biscaryk, besteak beste, ahotsa jarri diete.
Informazio gehiago: Errimak bi oinetan, Haatik